Ostalaritzan euskara sustatzeko kanpaina, abian

2011/06/22
Nork

Jan, edan eta euskaraz hitz egin. Hori da Oarsoaldea Garapen Agentziaren kanpaina berriaren ardatza. Izan ere, eskualdeko ostalaritza establezimenduetan euskaraz aritzeko ekimena abiarazi dute. Aurten merkataritza sektore horren txanda da, urtero aldatzeko asmoa dutelako.
Ekimenari atxikitutako taberna eta jatetxeei mahai gaineko “erakargarriak” banatuko dizkiete. Establezimendu horiek menua jadanik euskaraz dutenak dira (doaneko zerbitzua da menuak euskarara itzultzea, eta eskualdeko udaletan eska daiteke, urte osoan zehar). Guztira eskualdeko 38 taberna eta jatetxe dira mahai oihal jasoko dituztenak, denak ogitartekoak, kaxuelak eta plater konbinatuak ematen dituztenak. Bertan, euskararen erabilera bultzatzen duten mezuak ikus daitezke, Oarsoarrak-eko pertsonaiekin apainduta. Establezimendu bakoitzari 1.500na mahai gaineko emango dizkiete.Ostalaritzan euskara erabiltzeko kanpainaren aurkezpena
Bestalde, irailaren 19tik 9ra, zozketa egingo dute barra duten ostalaritza establezimenduetan. Oiartzungo zinegotzi Irati Etxebestek jakinarazi duenez, euskaraz eskatzen duten bezeroei boleto bana emango diete. Datuak bete, eta kutxa batean sortu behar dute boletoa. Bina lagunentzako bi otordu zozkatuko dituzte: bat Oiartzungo Zuberoa jatetxean eta bestea Errenteria-Oreretako Mugaritzen. «Bezeroez gain», esan du Etxebestek, “tabernetako jabeak ere saritu nahi ditugu: euren artean ere bina afari zozkatuko ditugu”.

Euskararen paisaia

Ekimen horiekin, “hizkuntza paisaia euskalduntzeak duen garrantzia nabarmendu” nahi dutela argitu du Julen Mendoza Errenteria-Oreretako alkateak. Hizkuntza paisaia dendetako errotuluek, jendaurreko idatziek, oharrek eta abarrek osatzen dute.
Mendozak esan duenez, “hizkuntza paisaiak hizkuntzaren status-az gain, establezimenduetako jabeek bezeroei adierazten dieten begirunea ere erakusten du”. Bezeroak berak euskara erabiltzea ahalbidetzeko paisaia euskaraz egotea baliagarria dela gaineratu du Errenteria-Oreretako alkateak. Pasaiakoak, Amaia Agirregabiriak, euskara bultzatzeko ekimenetan parte hartzeko eskatu die ostalartitzako langileei, eta “horretarako dauden erraztasunak aprobetxa ditzatela”.

Etiketak: , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    Good morning London! Londresen naiz jada Miarritzeren Europako Challengeko finala zuzenean biziarazteko


  • Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu. Saioak ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an egingo dituzte, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era, bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat; eta 11:30etik 13:00etara, hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortu nahi dutenentzat. Ikastaroak Mandasko Dukearen kaleko epaitegien ondoan egingo dituzte, eta norberak bere bizikleta


  • Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaro berriak antolatu ditu. Saioak ekainaren 9an, 10ean, 16an eta 17an egingo dituzte, bi txandatan: 10:00etatik 11:30era, bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat; eta 11:30etik 13:00etara, hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortu nahi dutenentzat. Ikastaroak Mandasko Dukearen kaleko epaitegien ondoan egingo dituzte, eta norberak bere bizikleta


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Bizitza ez da nehoiz izaten’ bertso saioa egingo dute Dokan gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Igande honetarako, maiatzak 20, Bizitza ez da nehoiz izaten izeneko bertso saioa antolatu dute Donostiako Doka Kafe Antzokian. Uxue Alberdi, Jon Maia eta Andoni Egaña izango dira bertsotan, eta gaiak jartzen, berriz, Unai Elizasu altzatarra.


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Plaiero txapelketako finalak jokatuko dira domekan, Isuntzan gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Lekeitioko Plaiero Txapelketako finalak jokatuko dira domekan Isuntzako hondartzan. Benjaminek eta txikiek 09:25ean jokatuko dute, eta  aurrebenjamin eta alebinek 10:15ean. Sari banaketa, 12:00etan izango da.