Sektore publikoko langileek lanuztea egin dute, murrizketen kontra

2012/02/10
Nork

ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deituta, lau orduko lanuztea egin zuten atzo sektore publikoko langileek. Euren helburua pasa den urtarrilaren 11n Eusko Jaurlaritzak onartutako neurriak salatzea zen, baita aurrekontuaren murrizketa zein Espainiako Gobernuaren “dekretazoa” ere. Izan ere, 95 milioi euroko murrizketa egingo du Jaurlaritzak sektore publikoan.Koldo MItxelena eskolako iraksleak, lau orduko lanuzteko elkarretaratze batean

Oarsoaldean eta Bidasoan, hainbat zerbitzutan eragin handia izan zuen lanuzteak. Hezkuntzan, goizean eman zituzten eskolak. Sistema publikoko ikastetxeez gain, Pasaia-Lezo Lizeoko langileek ere lanuztea egin zuten atzo. Ikastetxe askoren kanpoaldean elkarretaratzeak egin zituzten langileek. Oiartzunen, Elizalde Herri Eskolako hainbat langilek elkarretaratzea egin zuten Doneztebe plazan. Udaleko langile batzuk ere batu zitzaizkien, eta Aiora Perez de San Roman alkatea eta zenbait zinegotzi ere bazeuden. Izan ere, Bilduk lanuztearekin bat egin zuen.

EuskoTrenen lau orduko bi lanuzte egin zituzten. Lehenengoa 06:30etik 10:30era egin zuten, eta 17:30tik 21:30era bestea. Zerbitzu minimoek funtzionatu zuten, eta goizean, esaterako, orduro izan ziren topoak.

Eguerdian Donostian herrialde mailako manifestazioa egin zuten, sindikatuek deituta, Zerbitzu publikoak garatu. Murrizketarik ez! lelopean. Sindikatuak pozik daude atzoko lanuzteak izan zuen jarraipenarekin. Eusko Jaurlaritzak, ohi bezala, lanuzteak jarraipen “eskasa” izan zuela adierazi zuen.

 

Neurri ugari

Sektoren publikoko langileei neurri ugari “inposatu” dizkietela salatu zuten sindikatuek. Horrela, soldata izoztu diete, “%10-13ko eroste ahalmena galtzen dugu”. Gainera, aurten ez da errelebo kontraturik egingo ezta jubilazio primarik ere egongo hartutako erabakien arabera. “Eta aurrerago ikusiko dugu”, adierazi dute sindikatuek.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek pentsio funtsetarako ekarpena etetea oraindik ez dutela erabaki adierazi dute sindikatuek, eta ekarpenak mantentzea «ezinbestekoa» dela. «Bestela», azaldu dute, “soldata %3 eta %7 jaitsiko litzateke”.

Gaixotasunengatik baja hartzeak ere aldaketak izango ditu. Ez dira bere osotasunean konpentsatuko, eta egun bat eta hiruren arteko bajek lehenengo eskaeran soldataren %50 ordainduko dute. Hirugarren eskaeratik aurrera ez dute konpentsatuko.

Badaude salatu dituzten neurri gehiago: ordezkapenik ez egitea edo azken urteetako murrizketekin ordezkatzea. “Enplegu berria sortzeko aukerak guztiz mugatzen dira, eta ondorioz enplegu publikoa suntsitzen da”, gaineratu dute.

65 urtetik gorakoek ezin izango dute lanean jarraitu, nahiz eta kotizazio baxuak eduki. Estatuko Administrazioko lanaldia 35 ordutatik 37,5era pasatuko dutela ere gaitzetsi dute, eta Jaurlaritzari errua bota die: “Gasteizko Gobernuak ez dauka aplikatzeko beharrik, baina horrela egin badu murrizketa neurri hori bere egin duelako da”.

Etiketak: ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 36 segundo · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Real Union Bren aurka ariko da bihar Hondarribia gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Ligako azken aurreko partida jokatuko du bihar Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak Real Union Bren aurka Irunen; eskualdeko derbia da. Partida 15:30etik aurrera izango da Irungo Gal futbol zelaian.


  • Koadro txikia Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak hartuko ditu bihar Euskal Herriko 200 plaza baino gehiago. Herrirak deituta, Goazen plazara ekimenak “plazak betetzea, kartzelak hustutzeko” du helburu. Ikerne Zarate / Errenteria-Orereta Herrira Mugimenduak Goazen plazara ekimena deitu du biharko. Horren harira Euskal Herri osoko herrietako plazak, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriaren bilgune bilakatuko dira. [...]