‘Zizt!’, Antxoko gazteen ziztada

2012/02/16
Nork

Zizt! hilabetekariaren lehen zenbakiaren azalaAntxoko gazte asanbladako kideak zer egiten duten, eta barrutia eta mundua nola ikusten duten zabaltzeko hedabidea egiten hasi dira. Hilabetekaria da, eta paperean eta Interneten banatzen dute.

Pasai Antxoko gaztetxeko kideek hedabidea sortu dute, Zizt! Ohiko euskarria, paperekoa, eta teknologia berriekin lotura duena, Internetekoa, erabili dute hedabide berria zabaltzeko. Papereko aldizkaria herriko toki publikoetan utzi dute irakurtzeko, tabernetan batik bat. Aldizkari birtuala gaztetxekoen Facebook orrialdean ikus daiteke. Hilabetekaria izango da. Baina zergatik egin dute barrutiko gazteek informazio euskarri berria?
Zalantza hori argi eta garbi uxatu dute antxotarrek: «Gaztetxeak egindako ekintzak teloi atzean ez geratzeko, herritarrek gu kontuan hartzeko eta haiengana hurbiltzeko, eta gaurkotasunezko gaiei ziztada emateko kaleratu dugu aldizkaria». Otsaileko zenbakia lehena izan da, eta antxotarren artean eragina izan du gazteek zizt egiteko sentitu duten beharra.

Zabalik
Aldizkaria egiteko asmoa gaztetxetik sortu bada ere, edukian edonork lagundu dezakeela nabarmendu dute Axular plazan egoitza duen eragileko kideek, ekarpenetara zabalik dagoela, alegia: «Bere iritzia edo notizia eman nahi duen edonor gonbidatu nahi dugu aldizkarian parte hartzera». Hala, Zizt! izenak gaztetxearen irudiarekin lotura zuzena duela —erle bat da logoa— nabarmendu dute, eta antxotarrei ziztada eman nahi dietela aitortu dute.
Horretarako, lehen zenbakian interesezko hainbat gai landu dituzte hilabetekarian: presoen gaiarekin erreportajea, gaztetxearen jardueren gaineko iritzi artikulua eta erreportajea…

Etiketak: , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 34 segundo · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Real Union Bren aurka ariko da bihar Hondarribia gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Ligako azken aurreko partida jokatuko du bihar Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak Real Union Bren aurka Irunen; eskualdeko derbia da. Partida 15:30etik aurrera izango da Irungo Gal futbol zelaian.