Mila kolorez bete dute Ostegunzuria

2012/02/17
Nork

Triste antzean, zerua lainotuta, esnatu zen atzoko eguna. Hala ere, itxuraz tristea izango zen eguna alaitu zuten arratsaldean, Oarsoaldean zein Bidasoan. Izan ere, atzo arratsaldean hasi ziren inauteriak hainbat herritan, bakoitza bere moduan.

Lezori dagokionez, Trapujalek iragarri zuen atzo arratsaldean inauterien etorrera. Ohi bezala, lehendabizi Herri Eskolara iritsi zen pertsonairik esanguratsuena. Iluntzean, berriz, Martizkone baserritik abiatu zen Trapujale, Alde Zaharreko joaldunek lagunduta, eta Gurutze Santuaren plazan pregoia eta arranpuila egin zituzten. Horrela, mila kolorez margotu zuten Ostegunzuria.

Azken bost urteetan bezala, Trapujale oroigarria banatu zuten udaletxean. Aurten, Martizkone baserrikoei eman diete, urteetan emandako laguntzarengatik. Trapujaleren etorrera ekitaldiaren hasieran ez ezik, bukaeran ere izan zuten protagonismoa baserrikoek.

 

Irunen ere, joaldunak

Lezon bezala, Irunen ere joaleen hotsek iragarri zuten inauterien hasiera. Alberto Angera plazatik irten ziren, Zabaltza plaza aldera, eta han musika eskolako banda eta Bidasoko txarangarekin elkartu ziren. Ondoren, Erraldoien balsa dantzatu zuten.

Errenteria-Oreretan ere dantza batekin hasi dituzte inauteriak: Azeri dantza-rekin. Herriko kaleetatik ibili ziren Ereintzako kideak, neskak mutilez jantzita, eta alderantziz. Gaur goizean Orereta Ikastolak euskal inauteria irudikatuko du.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Real Union Bren aurka ariko da bihar Hondarribia gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Ligako azken aurreko partida jokatuko du bihar Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak Real Union Bren aurka Irunen; eskualdeko derbia da. Partida 15:30etik aurrera izango da Irungo Gal futbol zelaian.