Baliabideak aztergai

2012/02/21
Nork

VI. Ekozinemaldia martxan da dagoeneko. Ingurumenarekin lotutako askotariko gaiak aztertzen ditu zinemaldi horrek, eta aurten baliabideen gaineko filmak proiektatuko dituzte Irunen eta Errenteria-Oreretan. Bi hirietan bihar hasiko dira emanaldiekin: lehenengoan, Oky Doky tabernan, 18:00etan; eta bigarrenean, Mikelazulo Kultur Elkartean, 19:30ean.

Ekologistak Martxan dago zinemaldiaren atzean, eta elkartearen esanetan, horrelako egitasmoak “ezinbestekoak” dira gertatzen ari dena ezagutzeko. Hala, krisi ekonomikoaz gain, baliabideen krisia ere badela iritzi dio elkarteak, hala nola, petrolioa, gasa, uranioa  eta metalena: “Inoiz ez dituzte kontuan hartu baliabide horiek ustiatzeak eragin ditzakeen kalteak”. Era berean, jendeari baliabideak lapurtzen dizkiotela salatu du.

Hori gertutik ezagutzeko filmak emango dituzte, beraz, datozen egunotan. Honakoak dira:

‘Amanece dignidad’
Multinazionalak Latinoamerikara iristeak aurrerapena eta herritarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko zuela uste bazuten ere, ingurumenean eta gizartean inpaktu handia eragin dutela erakusten du filmak, Bolivia, Ekuador eta Venezuelako hiru adibideren bidez.

‘Sucumbios’
Chevron-Texaco taldeak Amazonian eragindako kalteen kontrako mugimendua azaltzen du.

‘La tubería’
Gas naturalaren hoditeria bat jarri nahi dutela eta, Irlanda ipar ekialdeko herri bat borrokan hasiko da.

‘La MAT’
MAT edo goi tentsioko linea batek Iberiar penintsula osoa zeharkatuko du Afrika iparraldetik Europaraino, eta Espainia eta Frantziako ekoizpen nuklearrari irtenbidea emateko balioko du.

‘Cuando la tierra llora’
Peruko urrea erauzteko enpresarik handienak giza eskubideak defendatzen dituen talde bati egindako jazarpena azaltzen du.

Egitaraua

IRUN

  • Bihar: Amanece dignidad (Anna Castillo, 2011) eta Sucumbios, tierra sin mal (Arturo Hortas, 2011), Oky Doky tabernan.
  • Etzi: The pipe. La tubería (Risteard O’ Domhnaill, 2010), 18:00etan, Oky Doky tabernan.

ERRENTERIA-ORERETA

  • Bihar: The pipe. La tubería eta Sucumbios, tierra sin mal, 19:30ean, Mikelazulo kultur elkartean.
  • Etzi: Cuando la tierra llora eta La MAT. A dónde nos lleva el progreso, 19:30ean, Mikelazulo kultur elkartean.

Etiketak: , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Real Union Bren aurka ariko da bihar Hondarribia gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Ligako azken aurreko partida jokatuko du bihar Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak Real Union Bren aurka Irunen; eskualdeko derbia da. Partida 15:30etik aurrera izango da Irungo Gal futbol zelaian.