Herri egitasmo hezitzaile berria jarriko dute martxan Irrien Lagunek Oarsoaldean

2012/02/21
Nork

Aisialdi egitasmo hezitzaile bat abian jartzeko proiektua aurkeztuko dute aste honetan eta hurrengoan

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak kide dituen Irrien Lagunak klubaren ekimenez, Oarsoaldeko herrietan umeentzat aisia proiektu «hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte hartzaile bat» abian jarri nahi dute. Proiektuaren protagonista umeak izango dira, baina ez dira jasotzaile huts izango, egitarauaren beraren diseinuan ere hartuko baitute parte.

Oarsoaldea Garapen Agentziaako kideek gogorarazi dutenez, ez da umeentzako mugatuta egongo den egitasmoa: «Gazteak eta helduak, gurasoak, irakasleak, umeen aisia taldeak, gazte mugimenduak, herri ekimenak, kultur, euskara, heziketa, kirol, natur taldeak, herriko eragileak, herriko udal eta erakundeak, eskolak, ikastolak, norbanakoak eta beste inplikatu nahi dira bertan».

Euskal komunitatea trinkotu
Hain zuzen, herrigintza sarea indartzea, euskal komunitatea trinkotzea, kultura sustatzea, parte hartze eta berdintasun ereduak sozializatu eta praktikan jartzea, eta herria biziberritzea dira egitasmoaren oinarri eta helburuak.

Irrien Lagunak Klubak eta HUHEZI fakultateko Sorguneak ikertegiak, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalekin batera taxutu duten egitasmoa aste honetan eta hurrengoan aurkeztuko dute herriz herri.

Joxemari Agirretxe Porrotx eta Sorguneak ikertegiko kideak izango dira egitasmoa aurkezten. Bilerak irekiak izango dira eta gaiaren inguruan interesa duen banako, eragile, talde, erakunde, ekimen eta elkartek har dezakete parte.

Duela hiru urte martxan
Irrien Lagunak Klubak orain hiru urte zabaldu zituen ateak umeei aisialdirako euskarazko produktuak eskaintzeko asmoz. Webgunearekin (www.irrienlagunak.com) eta aldizkarirekin (Irria) plazaratu zen.

Geroztik, egitasmo gehiago jarri ditu abian, besteak beste, Zeraingo barnetegia eta urteroko Irrien Lagunen festa. Oarsoaldeko lau herritara ekarri nahi den egitasmo berri hori beste urrats bat da. Asmo berri honetan laguntzaile du Mondragon Unibertsitateko Sorguneak ikertegia.

Ikertegi horren lan eremua euskal kultura ikertu eta berau biziberritzeko estrategiak bilatzea da. Asier Mujika, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, ekimen hori aurrera eramateko, udalerri bakoitzean batzorde bat osatuko dute, eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren funtzioa batzorde horiek koordinatzea izango da. Eskualde mailako beste batzorde bat ere eratuko dute.

Bilera irekiak

  • Oiartzun. Etzi, hilak 23.Udaletxeko areto nagusian, 17:30ean.
  • Errenteria-Orereta. Astelehena, hilak 27. Xenpelar etxean, 18:30ean.
  • Pasaia. Asteazkena, hilak 29. San Pedroko Udal aretoan, 19:00etan.
  • Lezo. Datorren osteguna, martxoak 1. Kultura aretoan, 19:00etan.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Real Union Bren aurka ariko da bihar Hondarribia gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Ligako azken aurreko partida jokatuko du bihar Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak Real Union Bren aurka Irunen; eskualdeko derbia da. Partida 15:30etik aurrera izango da Irungo Gal futbol zelaian.