Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria-Oreretako Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI) ikasleek sei eguneko bidaia egin du Erresuma Batura, zehazki Liverpool, Manchester eta Chester hiriak ezagutzeko. 42 ikasle izan dira denera bidaian, eta aukera izan dute, hiri horiek ezagutzeaz gain, urtean zehar eskoletan ikasitako ingelesa praktikatzeko. Belen Soroa ingeleseko irakasle eta bidaiaren antolatzaileak esan duenez, “oso esperientzia [...]
-
Errenteriar batek, Galtzaraborda auzoko Julen Rodriguezek, irabazi du aurtengo madalenetako kartel lehiaketa Argitu herria, bizi Errenteria kartelarekin.
-
Olioak bizitza bat baino gehiago izan dezake, baina birziklatuta. Zentzu horretan, Pasaia, Lezo eta Errenteria-Oreretako ikastetxeetako 1.500 haur sentsibilizatzeko kanpaina bat jarriko dute etxean erabilitako olioa birziklatzeko helburuarekin: Ekoipe.
Kontuz kontari ipun kontakizun jaialdia hasiko da asteazkenean
Asteartetik aurrera, ipuinaren munduan sartuko da Errenteria-Orereta, Kontuz kontari ipuin kontakizun jaialdia dela eta. Lehen egunean, asteartean, Andoni Egaña entzuteko aukera izango da, Ahozkotasuna izenburua daukan hitzaldi bat emango baitu, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Landamasa kontalaritza elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatu dute lehen aldiz jaialdi hori, eta besteak beste, hitzaldiak, ipuin tailerrak, ipuin poteoa… eskainiko ditu. [...]
Errenteria-Oiartzun, gaur, herri arteko pala txapelketan
Gipuzkoako herri arteko pala txapelketako final laurdenak jokatzen hasiko dira asteburu honetan, eta Errenteria-Oreretako Oiartzunen kontra lehiatu beharko du, gaur, 18:00etatik aurrera, Fanderiako frontoian. Lehenik eta behin, larruzko paletan jokatuko dute, eta gero, pala motzean. Biak Senior Mailan. Errenteria-Oreretako taldea hauek osatuko dute: Ibon Eskisabel, Ruben Pichel, Abel Pichel, Yorel Martinez eta Julen Beldarrain.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak iragarri du Zigandaren kaleratzeari helegitea jarriko diola
Asteazkenean geratu zen aske. 197/2006 doktrina ezarri zioten, baina hori atzera bota zuen Auzitegi Nazionalak, aplikatu behar ez zitzaiola iritzita. Josu Ziganda oreretarra, 24 urtean espetxean egon ostean, joan den asteazkenean geratu zen aske. 197/2006 doktrina ezarri zioten, baina atzera bota zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Atzo egin zioten harrera bere auzoan, Gaztañon. 2019. urtea jarri zuten espetxetik [...]
Euskadiko Trainerillen Txapelketa egingo dute bihar eta etzi Hondarribian
Euskadiko Trainerillen Txapelketa egingo dute asteburuan Hondarribian. Hondartza parean izango da, udan traineruen proba egiten den eremu itsas berean. Larunbatean sailkapen estropadak egingo dituzte, 12:00etatik aurrera, eta igandean finalak. Sailkapen probak binakako erlojuz kontrako modalitatean egingo dira.
Etxe hutsen zergekin diru bilketa asmorik ez duela esan du udalak
Etxebizitza hutsen kasuan, OHZ Ondasun Higiezinaren Zergari gainordaina ezartzearen araudia dela-eta EAJtik egindako kritikei erantzun die udal gobernu taldeak. Udalak gainordain horrekin “diru bilketa asmorik” ez duela esan dute Julen Mendoza alkateak eta Jon Txasko Hirigintza zinegotziak, baizik eta etxebizitzak hutsik ez egotea. Gaur goizean egindako agerraldian azaldu dutenez, udalak egin dituen pausoek “argi eta [...]
Hilaren bukaeran bukatuko da Oarsoaldeko igerilekuen erabilera komuna
Oarsoaldeko Kirol Koordinazioaren Mahaiak jakinarazi du hilaren 31n bukatuko dela Oarsoaldeko igerilekuen erabilera komuna. Ekainaren 1etik, beraz, instalazio bakoitzeko pertsona abonatuak, bere instalazioetara bakarrik joan ahal izango dira, ez eskualdeko guztietara. Udako denboraldiaren hasierarekin bat egingo du erabakiak. 2012/2013koa bigarren ikasturtea izan da esperientzia hori abian jarri dutela, 2011/2012n hiru hilabetez proban egon ondoren. Hala, [...]
Hamarnaka herritar, hondakinei buruz Beraunen egindako bileran
Ingurumen Aholku Kontseiluaren barruko Hondakinen Taldeak Beraunen egin du bilera aste honetan, eta batez ere, pozik agertu da jendearen parte hartzearekin: ehun inguru lagunek parte hartu dutela jakinarazi du. Joan direnen artean, ordea, gazteen presentzia faltan bota dutela esan du. Beraungo auzokideak bereziki ulertzen dituztela adierazi du “urte hauetan San markoko zabortegiarengatik jasan behar izan [...]
‘La joven guarda’ liburua aurkeztuko du Marcelo Usabiagak
Oarsoaldeko Talde Errepublikanoak antolatuta, Marcelo Usabiaga militante komunista historikoak berak idatzitako La joven guarda liburua aurkeztuko du Errenteria-Oreretan. Gazte errepublikano baten konpromiso eta borroka agertzen du Usabiagak liburu horretan. Ekainaren 4an aurkeztuko du, 19:30ean, Xenpelar Etxean.
Madalenetako kartela, etxekoa
2013ko madalenetako kartel lehiaketa errenteriar batentzat izan da: Galtzarabordako Julen Rodriguezentzat. Argitu herria, bizi Errenteria kartelarekin gailendu da. Bertan, Herriko Plaza ikuspuntu zenitaletik begiratuta agertzen da, eta jendea, kolore askotako puntuz irudikatuta, pilatuta, txupinazoan. Kartel lehiaketa irabazteagatik 1.050 euro irabazi ditu. Aurten 54 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta bukaera lehiatua izan du, epaimahaia bi lanen [...]
Bilatu
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 15 minutes ago
2.mailara igotzeko kanporaketa: Levante B-Athletic B (1-2). 2.Bra igotzeko: Azuqueca-Iruña (3-0), Laudio-Ferrol (1-1).
-
Urtzi Urkizu posted an update 1 hour, 19 minutes ago
’Herri komunikazioa antolatzen’ hasi dira gazte batzuk, eta hurrengo herri harresietan lan egiteko konpromisoa hartu dute. Honatx bideoa:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 53 minutes ago
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 4 hours, 45 minutes ago
Bihar jokatuko da azkeneko etapa, Riese Pio eta Brescia artean (197 kilometro). Garaileari gorazarre egiteko baliatuko dute.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 4 hours, 46 minutes ago
Samuel Sanchez makal antzean gaur. Euskaltelek haren mesedetan lan egin du, baina bi minutu pasatxora helmugaratu da.












