Hendaiako ikastola eraikitzeko suprefetak jarritako debekuak ikastolen eredua arriskuan jarri duela ohartarazi dute. Baionan, PSren egoitzaren aurrean hasiko da manifestazioa, 15:00etan, eta Suprefeturan amaituko. Seaskak manifestaziora deitu du larunbaterako Baionan, suprefetak Hendaiako ikastola eraikitzeko jarritako traben aurka protesta egiteko. 15:00etarako jarri dute ordua, PSren egoitzaren atarian; Suprefeturara joango dira handik. Ikastolen eredua arriskuan dela ohartarazi [...]
Adineko pertsonen segurtasunari buruzko hitzaldia emango dute bihar
Adineko pertsonen segurtasuna ardatz izango duen hitzaldia emango dute bihar Hendaiako Les Varietes aretoan. Adinekoei aholkuak emango dizkiete lapurretarik ez pairatzeko, eta hainbat kasutan nola jokatu behar duten azalduko diete. 16:00etan hasiko da hitzaldia.
Suprefetak baimena kendu dio Hendaiako ikastolari
Aitor Renteria, Baiona / BERRIA Hendaiako ikastola berria hartu behar zuen egoitzaren eraikuntza deliberoa bertan behera utzi du Patrick Dallennes Baionako suprefetak. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak harriduraz hartu du berria. «Ez dugu oraindik ikusi auzapezari igorri dion gutuna; beraz, ez dakigu zertan oinarritzen den, zuzen, eraikuntza debekatzeko». Bigarren aldiz, Baionako suprefetak agindua eman du eraikuntza [...]
Bina antzezlan taularatuko dituzte hilaren 19an eta 20an Mendi Zolanen
Bina antzezlan taularatuko dituzte Hendaiako Mendi Zolan kulturgunean hilaren 19an eta 20an. Asteazkenean Doggy Doggy antzezlana taularatuko dute bederatzi aktorek. Ondoren, Les ordures, la ville eta la mort obraren txanda izango da. Hilaren 20an, berriz, Fuir eta Obstinatio antzezlanak ikusteko aukera izango da. Lehenengo saioak 20:30ean hasiko dira eta bigarrenak, berriz, 22:00etan. Sartzea libre izango [...]
Eñaut Elorrietak kontzertua emango du bihar, Berriaren 10. urteurrenaren harira
Berria egunkariaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Eñaut Elorrieta abeslariak kontzertua emango du bihar Hendaiako Les Varietes aretoan. Bizkaitarrak Deserriko kantak bere bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du, 20:30etik aurrera.
Asteburuan hasiko dira Hendaiako hondartzan zaintza lanean
Hendaiako Herriko Etxeak jakinarazi du Balea izeneko sokorri postuan hilaren 15ean (larunbatean) hasiko direla sorosleak zaintza lanean, irailaren 15a arte. Dunba Harrietakoan, berriz, uztailaren lehen egunetik abuztuaren 31ra izango da abian zerbitzu hori. Bietan ala bietan ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 19:00etara. Bestalde, Handiplage elbarrientzako gunea uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango dela zabalik ohartarazi du [...]
Erakusketa-instalazioa egiten ari dira Mendi Zolanen, Nekatoeneari buruz
Nekatoenea baserrian artistek egiten dituzten egonaldiei buruzko erakusketa-instalazio ikusteko aukera egongo da hilaren 22ra arte Mendi Zolanen. Elke Roloofek antolatu ditu instalazioak zein multimedia dispositiboa. Horrela, iaz inprimatutako lanak zein argazkiak ikus daitezke, artista egonaldi baten xehetasunak zein arrazoiak zeintzuk diren ikusteko. Gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Ekhine Egiguren-ek euskarazko olerkiak irakurriko ditu, Xabier Strubellek musikaz [...]
Gu Geu egitasmoan 116 lagunek parte hartu dute
Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez trebatzeko Gu Geu egitasmoa landu dute ikasturtean zehar Bidasoan, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren ekimenez. Hala, hizkuntza horietan hobetzeko asmoz taldeak osatu, eta lanean aritu dira bederatzi taldetan banatuta: zazpi frantsesa hobetzeko izan dira, eta beste biak euskarazkoak nahiz gaztelaniazkoak. Antoltzaileek nabarmendu dute hasierako aurreikuspenak gainditu egin dituztela. Lehen ikasturtean partzuergoak Mugi [...]
Hendaiako familia baratzak irekiko dituzte hilaren 25ean
Hendaiako familia baratzak hilaren 25ean, 11:00etan, inauguratuko dituzte, ekitaldi ofizial batean. Maiarenako bidean daude baratza horiek. Hazparneko CFAAko laborantza ikastetxearekin elkarlanean egindakoak dira. Inaugurazio ekitaldian ez da aperitifik faltako.
Euskara, Hendaiako erdialdean ozen
2013ko Irakurraldia abiatu dute Hendaiako Mediatekan 11:00etan. Ordu horretatik 20:00ak arte Itxaro Bordaren Boga boga liburua ozen irakurriko dute 111 pertsonak, gehienak Hendaiakoak, baina badaude Euskal Herriko beste hainbat tokietatik etorritakoak ere. Akelarre Kultur Elkarteak antolatu du ekimena, beste hainbat talderen babesarekin. Bertako kide Miren Intxaustik irakurketa saio erraldoia hasi aurretik esan du euskal nortasunaren [...]
Bilatu
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 10 hours, 21 minutes ago
Osasunak egin du aurreneko fitxaketa: Jordan Loties: http://futbolmamia.com/jordan-loties-erdiko-atzelari-frantziarra-fitxatu-du-osasunak/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 10 hours, 32 minutes ago
21 urtez azpiko Europako Txapelketan, Espainiak irabazi dio finala Italiari (4-2): http://futbolmamia.com/illarramendi-inigo-martinez-iker-muniain-eta-julen-lopetegi-europako-txapeldun/
-
-
-
Amagoia Mujika posted an update 13 hours, 23 minutes ago
Eskerrak eman dizkie Martxelo Otamendik aurkezpenean izan diren guztiei, eta estilo liburuan parte hartu duten guztiei











