Asteazkena, 2013-05-22

Donejakue bideko zigilua jarriko dute Hondarribiko Arma Plazan

Hondarribiko Arma Plaza Interpretazio Zentrotik pasatzen diren erromesei zigilua jarriko diete bertan, Bidasoko Donejakue Bidearen Lagunen elkarteak eta Arma Plaza Fundazioak sinaturiko hitzarmenari esker. Hilaren 15ean bi erakundeek bilera egin zuten eta bertan erabaki zuten Arma Plazako eraikina Donejakue bideko informazio puntu izatea.

Underneed taldeak kontzertua grabatuko du larunbatean Banakon, DVDrako

Eider Poza

Larunbatean kontzertu berezia emango du Underneed rock taldeak Banako tabernan. It´s Always Darkest Before The Dawn taldearen bigarren diskoaren aurkezpena izango da, baina DVDrako grabatuko dute eta emanaldia “goitik behera” prestatzen ari direla esan digu Eider Roza abeslariak. 20:00etan luntxa banatuko dute eta ordu erdi beranduago hasiko da kontzertua.

Gu ere bertsolari jaialdia, asteazken arratsaldean Hondartzan

Hondarribiko Talaia, Gurutzetako Alabak eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako 4. eta 5. Mailetako ikasleek Gu ere Bertsolari jaialdian parte hartuko dute gaur arratsaldean, asteazkenarekin, Hondartza kiroldegian. 4. mailakoak 17:00etan hasiko dute euren saioa eta 5.ekoak 18:15ean. Ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatu du

Aitor Uriondok entrenatuko du Hondarribia-Irun

Aitor Uriondo entrenatzaile donostiarrak zuzenduko du heldu den denboraldian saskibaloiko Emakumeen Ligako Hondarribia-Irun taldea. 2012-2013 denboraldiko azken hiru partidetarako fitxatu zuen taldeak, behin behinekoz Anne Peña ordezkatu zezan. Nonbait, egindako lana gustatu zaie Txingudi Saskibaloia Elkarteko arduradunei

Tokiko kontsumo ekologiko eta arduratsua sustatzeko, Bidazi

Bidazi elkartea

Bihar, asteazkenarekin, Bidazi elkartearen aurkezpena egingo dute Bidasoko EKTn, 19:00etan (eta ostiralean, 19:30ean, Olagarro elkartean, Hondarribian). Bortzirietatik datoz eta tokiko ekoizpen eta kontsumo ekologiko eta arduratsua sustatzen dute, Nafarroako hiriburuan 1.800 bazkide baino gehiago dituen Landare elkartearen antzera. Irungo aurkezpenaren aurretik HITZA Bidaziko hiru kiderekin elkartu da, Xabier Burgaña, Oier Fuentes eta Miguel Rodriguez Iantzi [...]

Hondarribiak azken egunean galdu du Gipuzkoako Trainerila Liga

Azkenean ezin izan zen. Aurreko lau jardunaldietan erakutsitako nagusitasuna berretsiz, San Juanek irabazi du Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia eta sailkapen nagusia. Hondarribia Arraun Elkarteko (HAE) zazpikoak ligako lehen jardunaldiak irabazi zituen eta lidergoa azken jardunaldira arte mantentzea lortu zuen

Andres Vilariño bosgarren geratu da Fitoko igoeran eta Angela hamabosgarren

Andres Vilariño gidari hondarribiarrak bosgarren geratu zen asteburuan Asturiasen egin zen Nazioarteko Fitoko igoeran. Europako Mendiko FIA Txapelketarako eta Espainiako Mendiko Txapelketarako puntuagarria zen proba eta hondarribiarra bosgarren geratu zen sailkapen absolutuan eta lehen postuan CN/E2 SC kategorian.

Bidasoko edukiontzi marroirako materiala banatzen hasi dira

Txingudiko Zerbitzuak (Txinxer) erakundea hasi da edukiontzi marroia erabiltzeko prest daudenen artean –horretarako propio izena eman behar dute herritarrek– materiala banatzen. Hala, hamar litroko zulodun ontzia, 150 poltsa konpostagarri, edukiontzia irekitzeko giltza, eta informazioa ematen ari dira, doan, hala eskatu dutenei. Irungo Behobia eta Artia auzoetan hasi dira material hori banatzen, eta hori egiteaz gain, [...]

141 lagun aurkeztu dira TAO zerbitzuko hogei lanpostuetarako

Ostegunean egingo dituzte udaran TAO zerbitzuan ariko diren hogei langileak hautatzeko frogak. Ficoban egingo dute azterketa, 10:00etatik hasita. Guztira, 141 lagunek izena eman dute: 31 pertsona 45 urtetik gorakoak dira, beste 19-k 40 eta 45 urte bitartean dituzte eta azkeneko 91, 18 eta 39 urte bitartean daude.

Lur-jausia izan da berriro Lurgorrin

Asteburuko euriteek beste luizi bat eragin dute Lurgorrin, urteko bigarrena. Lur asko eta zenbait zuhaitz erori dira, aparkaleku ingurura, baina hormak eutsi die eroritako materialei eta ez da ibilgailurik edo pertsonarik kaltetu izan. Hori bai, auzotarrak kezkatuta daude, arazoa urtetik urtera errepikatzen delako eta aurten, esan bezala, bigarrena lur-jausia delako.