Osteguna, 2014-10-02

Zozketa olinpikoa, ostegunean

Hondarribiko Herri Olinpiaden harira HITZA-k antolatu duen zozketan parte hartu nahi duenak osteguna baino lehen egin behar du.

Olinpiadetako azken eguneko argazkiak sarean ikus daitezke

Dagoeneko Interneten daude Hondarribiko Herri Olinpiadetako azken eguneko argazkiak. beste egunetakoekin batera ikus daitezke, olinpiadetako albumean.

Herri olinpiaden sua gaur itzaliko dute Hondarribian, festa itzelarekin

Zapore goxoekin emango dituzte gaur bukatutzat herri olinpiadak Hondarribian, eta ez soilik koadrilen arteko lehian jardunaldi hauetan guztietan izan duten giroarengatik. Gaurko lehian, besteak beste, pintxo txapelketan aritu dira taldeak nor baino nor. Bost pintxo prestatu ditu koadrila bakoitzak eta horietatik bat finalerako hautatu. Pintxo irabazleak erabakitzeko David de Jorge sukaldariaren laguntza izango dute.

Euskarazko animaziozko filma proiektatuko dute igandean Itsas Etxean

Ernest & Celestine animaziozko filma proiektatuko dute igandean, hilak, Itsas Etxean, 18:00etan. Emanaldia euskaraz da eta sarrerak 3 euro balio du.

Lee Junior, Uxoaren proposamena larunbaterako

Lee Juniorrek larunbatean joko du Uxoa tabernan (Butroi pasealekua, 1), doan. Men of Rock Musika Elkarteak antolatutako kontzertua da eta 22:00etan hasiko da.

Film laburren erakustaldia

Hondarribiko Film Laburren I. Erakustaldia egingo dute larunbatean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan, Euskal Fimategiko Kimuak programako 2013ko lanekin. Sarrerak 2 euro balio du. Ondoren luntxa eta festa Basque tabernan, 22:00etan hasita.

Olinpiadak bukatuko dira

2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadetako azken jardunaldia egingo dute larunbatean Zumardian. Goizez eta arratsaldez egingo dituzte probak, herri bazkariaren aurretik (twister erraldoia eta pintxo txapelketa) eta ondotik (bertso proba eta karaokea). 19:30ean egingo dute amaiera festa eta ondoren musika egongo da: kontzertuak, DJ Aristi, DJ Kanupi eta dantzaldia Ezten Giro taldearekin.

Bidasoaldea BECen izango da asteburuan

Irunek eta Hondarribiak ordezkaritza edukiko dute Bilbao Exhibition Center-eko (BEC) Expovacaciones erakusketan, gaurtik hasita eta igandera bitartean. Nazioarteko hitzordua da BECeko Turismo eta Aisialdiaren azoka. Bidasoa Bizirik-eko kideek azaldutakoaren arabera, “bidaia agentzietako ordezkariak, maioristak, garraio konpainiak, erakunde ofizialak, hotelak, komunikabideak, kanpin eta caravaning enpresak, higiezinen agentziak eta turismo enpresak oro har bilduko dira sektoreko azken [...]

Kataluniako VerdCel taldearen kontzertua, Banako tabernan

Autore musika pop eta rock musikarekin uztartzen dituen VerdCel talde katalanak kontzertua emango du ostiralean Banako tabernan, 20:30etik aurrera. Sarrerak 5 euro balio ditu.

The Romanticos taldeak joko du ostiralean Uxoan

Men of Rock Musika Elkarteak antolatuta, The Romanticos blues taldeak joko du ostiral honetan Uxoa tabernan (Butroi pasealekua, 1), doan. 22:00etan hasiko da kontzertua.