Ordua iristea baino ez da falta gaur Underneed rock taldeak Banako tabernan grabatuko duen kontzerturako. Duela aste gutxi taldearen bigarren diskoa kaleratu dute It´s always darkest before the dawn izenekoa, eta zuzeneko DVDa grabatu nahi dute orain eta Hondarribiko Banako taberna aukeratu dute horretarako. Eider Roza abeslariak HITZAri kontatu dionez, Banako oso egokia da
-

Bosgarrena ere egingo dute
Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuta, ekainaren 22an egingo dute sanmartzialetako bazkaria, 1550 lagunentzat. 1ean, 7an eta 8an eman daiteke izena.
Laudioko emakumearen hilketa salatuko du gaur Irunen TASek
Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak elkarretaratzea deitu du gaurko, 19:30ean, Zabaltza plazan, atzo Laudion (Araba) eraso sexista baten ondorioz hil zen emakumearen alde eta gisa horretako erasoen kontra. Horren harira, Irungo EH Bilduk bat egin du mobilizazioarekin. Koalizioko kideen arabera, Laudioko hilketa “ez da gertaera isolatu bat, baizik eta sistema patriarkalaren adierazle gordinena”. Borroka horretan [...]
Irungo EH Bilduk bat egin du biharko Mundumob ekimenarekin
Bihar, 16:00etatik aurrera Zabaltza plazan, eta Gipuzkoa Zero Zabor taldeak antolatuta, Mundumob dantza ekimena egingo dute. Horrekin ados dago Irungo EH Bildu, eta bertara joateko gonbita luzatu die irundarrei eta Bidasoko biztanleei oro har. “Ekimen honekin eta dituen helburu zein filosofiarekin erabat ados gaude. Gainera, bidea horixe dela sinetsita gaude. Umore onez, kantuz eta dantzaz, [...]
Igandera arte eman daiteke botoa Irungo jaietako kartela aukeratzeko
Irungo San Martzial eta San Pedro jaietako lau finalisten artean botoa emateko epea igandean bukatuko da. Bi erara eman daiteke botoa bitarte horretan; batetik, Amaia KZko erakusketara joan eta han papera hautestontzira botaz (13:30ak arte), edo udalaren webgunearen bitartez (00:00ak arte). Horrela, boto guztiak zenbatuta, udalak jakinaraziko du zein izan den irabazlea: horren %50a botoek [...]
Irungo Herri Ziztadak bat egin du greba orokorrarekin
Irungo Herri Ziztada herri ekimenak bat egin du maiatzaren 30erako hainbat sindikatuk deitu duten greba orokorrarekin. “Patronalak merezi duen greba da hau, baita guk ere, beharrezkoa baita, ezinbestekoa. ‘Nahikoa da!’ ozen, indartsu eta sendo esateko garaia da”. Taldeko kideek nabarmendu dute Irunen ia 6.000 langabe daudela (%20ko tasatik gertu), eta gizarte larrialdietarako laguntzetatik 900 bat [...]
Ekainaren 2an egingo dute Alardealdiaren hamabosgarren ekitaldia
400 boluntario baino gehiagok dute festa antolatzeko ardura; Alarde Tradizionalaren aldeko festa hasteko GordeZAN taldeko emakumeek moztuko dute zinta Alarde Tradizionalaren aldeko Alardealdia festaren hamabosgarren ekitaldia ekainaren 2an egingo dute, igandea. Bertan bilduko duten diru guztia alarde hori finantzatzeko izango da. Goizeko bederatzietan hasiko da, Urdanibia plazan, eta hasierako ekitaldi horretan GordeZAN taldeko emakumeek moztuko [...]
Aldarrikapenarekin batera “indarrak batzeko” grebarako deialdia egin dute
Datorren ostegunerako greba orokorrari begira, motorrak berotzen hasi dira sindikatuak, eta M-30eko grebaren beharra nabarmendu dute, aldarrikapenak egitearekin batera, “indarrak batzeko” greba izango delako. Indarrak batuta, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna egin nahi dute greba deitu duten sindikatuek —ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru eta CNT— nahiz eragile sozialek, eta modu horretan, “eredu posible bat [...]
EkoBira, larunbatean, Irunen
EkoBira edo kontsumo jasangarriaren azka ibiltaria larunbatean iritsiko da Irunera. Luis Mariano plazan, goizean 10:30etik 14:30era egongo da zabalik, eta arratsaldean, 16:30etik 19:30ak arte. Elikaduran, energia kontsumoan, aisian eta bestelako jardueretan bizimodu jasangarria egiteko aukera badagoela azaltzen ari da EkoBira Gipuzkoako hainbat herritan. Horrela, altzari birziklatuak ikusteko, garaiko produktuekin sukaldaritza ezagutzeko, edo krema eta xaboiak [...]
Irungo kirol alorreko profesionalak bilduko dira bihar Ficoban
Irun Sasoian ekimenaren barruan, Irungo kirol alorreko profesionalek topagunea egingo dute bihar Ficoban. Irun Sasoian I Foroa izena jarri diote jardunaldiari. Horren helburua da hiriko kirol alorrean dabiltzan profesionalen arteko ezagutza, harremana eta elkarlana indartzea, udalaren arabera, “Irunen jarduera fisikoen alorrean dabiltzanen artean negoziorako aukerak aztertzeko”. Hala, sektore publikoko nahiz pribatuko kirol eragileen garapena bilatu [...]
Kukairen ‘Out-In’, larunbatean, Irungo Amaian
Amaia Kultur Zentroan emango du Out-In lana Errenteria-Oreretako Kukai Dantza Konpainiak, larunbatean, 20:00etatik aurrera. Sarrera orokorraren prezioa zazpi eurokoa da, eta honako tokietan lor daitezke: Turismo Bulegoan, Amaia Kultur Zentroan (emanaldiaren egunean), eta Internet bidez (7,70 euroan). Karrikan lanaren (2011koa da) garapena da Out-In, 60 bat minutukoa. Kaleko lana zen Karrikan, eta hori aretora egokituta, [...]
Laburrak
- Irungo Burniola kaleko errepidea hobetzeko lanak egingo dituzte
- Artalekuko eta Azken Portuko igerilekuetan aldaketak, waterpolo partidengatik
- Patxuko Nice taldearen kontzertua, larunbatean, Irungo Kabigorrin
- Lasterbidean lasterketarako izena eman daiteke oraindik
- Irungo Lapuriturrin anfibioak ikusiko dituzte
Bilatu
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 11 hours, 33 minutes ago
’Bi txapeldun zergatik ez?’ http://futbolmamia.com/bi-txapeldun-zergatik-ez/ Borussia Dortmund-Bayern Munich finalaren kronika. Txapeldun Ligako final ederra.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 14 hours, 40 minutes ago
2.mailara igotzeko kanporaketa: Levante B-Athletic B (1-2). 2.Bra igotzeko: Azuqueca-Iruña (3-0), Laudio-Ferrol (1-1).
-
Urtzi Urkizu posted an update 14 hours, 44 minutes ago
’Herri komunikazioa antolatzen’ hasi dira gazte batzuk, eta hurrengo herri harresietan lan egiteko konpromisoa hartu dute. Honatx bideoa:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 17 hours, 18 minutes ago
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 18 hours, 10 minutes ago
Bihar jokatuko da azkeneko etapa, Riese Pio eta Brescia artean (197 kilometro). Garaileari gorazarre egiteko baliatuko dute.












