Osteguna, 2013-05-23

Aldarrikapenarekin batera “indarrak batzeko” grebarako deialdia egin dute

Datorren ostegunerako greba orokorrari begira, motorrak berotzen hasi dira sindikatuak, eta M-30eko grebaren beharra nabarmendu dute, aldarrikapenak egitearekin batera, “indarrak batzeko” greba izango delako. Indarrak batuta, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna egin nahi dute greba deitu duten sindikatuek —ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru eta CNT— nahiz eragile sozialek, eta modu horretan, “eredu posible bat [...]

Kultura sailak hitzarmenak berritu ditu Lezoko lau eragilerekin

Kultura Sailak Hezikuntza Guraso elkartearekin, Munttar Txistulari Elkartearekin, Murixka dantza Taldearekin eta Orratx Nazerki Taldearekin zituen hitzarmenak berritu zituen atzo arratsaldean egin zuen sinadura ekitaldian. Mikel Arruti Kultura Zinegotzia eta Xanti Val Kultura teknikaria izan ziren ekitaldian, lau elkarteetako ordezkariekin batera. Hitzarmenaren bidez herri ekimenean lau talde horiek duten garrantziaren aitortza egiten diela udalak nabarmendu [...]

Ogia euskaraz erosi eta saltzeko ekimena abiatu dute Oarsoaldean

Okindegi eta gozotegietan euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ekimena abiatu dute Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Psaiako udalek Oarsoaldeako euskara zerbitzuaren eskutik. Helburua bertako produktuak eta ogiak bereziki, euskaraz saldu eta erostea du kanpainak eta horretarako hainbat euskarri banatuko dituzte ekimenarekin bat egin duten lau herrietako merkatarien artean. Bertan hamalau produktu ohikoenen izenak euskaraz azaltzen dira. [...]

Lezo-Gaintxurizketa plataforma, Pasaia-Irun plataforma da orain

Irungo EAJk izenaren aldaketa begi onez ikusi du, eurek proposatu zutelako aldaketa hori, eta Zaisak Atlantikoko garraio eremuan duen garrantzia aitortzen delako Gaintxurizketan egin nahi duten plataforma logistikoaren izena aldatu du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Sailak. Orain arte Pasaiako kanpoko kaiarekin nahiz trenbide azpiegiturarekin lotura izango lukeen eremu horri Lezo-Gaintxurizketa plataforma deitu izan zaio, baina [...]

Allerruko Euken Gallegok irabazi du Ataungo lasterketa

Euken Gallego txirrindulari lezoarra gailendu da igandean  Ataunen egindako Kadete Mailako txirrindularitza lasterketan. Bi saiiakera egin ostean, azkenik ihes egitea lortu zuten sei txirrindularik, Gallegok tartean. Allerruko txirrindulariak, lau segunduko aldea atera zion bigarren sailkatuari.

Hitzarmena sinatuko dute udalak eta Lezoko lau elkartek bihar

Lezoko Udalak hitzarmena sinatuko du Hezikuntza Guraso Elkartea, Munttar Txistulari Elkartea, Murixka Dantza Taldea eta Orratx Antzerki Taldearekin. Bihar sinatuko dute hitzarmena pleno aretoan 18:30ean.

Sintromari buruzko hitzaldia egingo dute etzi musika eskolan

Lezoko ambulatorioak sintrom sendagaiari buruzko hitzaldia egingo du etzi musika eskolan 16:00etatik aurrera. Sendagairen gaineko informazioa emango dute bertan, zer den zergatik eta noiz hartu behar den eta hartzen den bitartean kontuan izan behar diren hainbat zaintzen berri emango diete Izaskun arrondo, Gemma Estevez eta Inma Laboa erizainek, bertaratzen diren lagunei.

‘Erreleboa’ antzezlana hartuko du Gezalak igandean

Erreleboa antzezlana taularatuko dute datorren igandean 19:00etan  Gezalan antzerki topaketen harira. Txalo Antzerki konpainiaren antzezlanean, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreak, Algezirasen soldaduska egiten ari diren bi lagunen istorioa kontatzen dute .  Soldaduskaren absurdutik abiatuta, herriminaz, adiskidetasunaz eta beste zenbait baloreez jardungo dute bi protagonistek. Sarrerak Kultura saileko bulegoetan edo internet bidez eskuratu daitezke 5 euroan.

Cazorlak brontzea lortu du Espainiako Judo Txapelketan

Xabier Cazorla lezoarrak brontzeko domina eskuratu du asteburuan A Coruñan (Galizia) jokatutako judo txapelketan. Kadete Mailan -73 kiloetan lehiatu da Cazorla. Maila horretan Jose Maria Mendiola nafarrak irabazi zuen.

Datorren urtera arte, agur esan dute Mendekosteek eta Zabarrek

Hiru egunetako jaien ondoren,gaur esan dute agur zezen suzkoarekin Mendekosteek. Zabarrek eta beste piratek ere agur esan diete lezoarrei eta hurrengo urtean itzuliko diren hitza eman diete Perutxo eta bere soldaduak gailendu ostean. Asteburuko giro txarrak, ostearteei egin die tarte arratsaldean Mendekosteak merezitako moduan agurtzeko.