Proisa Egunaren bosgarren ekitaldia ospatuko dute larunbatean San Pedron. Bidenabar, Proisa Kultur Gunearen lehenengo urteurrena ospatuko dute. Egitarau oparoa antolatu dute horretarako, eta era guztietako ekitaldiak izango dira bertan: 11:00etan: Artisauen lehiaketa eta bigarren eskuko azoka. Pintxoak ere izango dira. 11:00etan: Haur eta helduentzako landare tailerra. Etxetik loreontzi moduan erabili daitekeen edozer gauza eraman behar [...]
Sortuk batzarra egingo du gaur Antxon
Antxoko Sortuk batzarra egingo du gaur arratsaldean Basari Elkartean, 19:30etik aurrera. Euskal Herriko normalizazio prozesuaren gainean nazioarteko adituek egindako gomendioak aurkeztuko dituzte. Donibanen zein San Pedro-Trintxerpen, berriz, bihar egingo dituzte aurkezpenak. Lehen barrutiari dagokionez, Victor Hugon izango da batzarra, 19:00etatik aurrera. Beste batzarra Trintxer elkartean egingo dute, ordu berean.
Arabako Lautadako hirugarren etapa egingo du Jaizkibel Mendi Taldeak igandean
Jaizkibel Mendi Taldeak irteera egingo du igande honetan, Arabako Lautada Integrala ibilbidearen hirugarren etapa egiteko. Gasteizko mendatean hasiko dute zeharkaldia, Pagogan mendia igoko dute eta Okinan bukatuko dute etapa, 11 kilometro egin ondoren. Izena eman nahi dutenek, 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezakete asteazken zein ostiraletan.
Negative Approach taldeak Mogambon joko du datorren larunbatean
Negative Approach Bostongo hardcore/punk banda klasikoak kontzertua emango du datorren larunbatean, Trintxerpeko Mogambo aretoan. 1981ean hasi zuten ibilbidea, eta estreinakoz izango dira Euskal Herrian. Eurekin batera beste bi taldeko ariko dira: Dictadura zarauztarrak eta Degraded bordelearrak. Kontzertuak 21:30ean hasiko dira. Etzi iluntzean ere beste hiru taldek kontzertua emango dute. Safety Pins Bilboko taldea, Nuevo Catecismo [...]
Piedadea Emakume Elkarteak erakusketa antolatu du aste honetarako
Donibaneko Piedadea Emakume Elkarteak ikasturte honetan zehar egindako lanen erakusketa egingo du hilaren 19tik 21era arte. Emakume taldearen egoitzan izango da, Donibane kaleko 58 zenbakian, eta aurten egin dituzten pintura obrak zein marrazkiak ikusteko aukera izango dute hurbiltzen direnek. Pasaiako Udalaren laguntza dute erakusketa antolatzeko.
Oarso Bidasoko traineruak, zazpi segundoan
Atzo jokatu zen Bartzelonan San Miguel Ligako lehen estropada. Txikikeriak alde batera utzita, Oarso Bidasoko traineruek aldez aurretik ezarrita zuten gidoia bete zuten, Hondarribiak kenduta; izan ere, laugarren izan ziren berdeak sailkapenean, Urdaibai irabazletik 18 segundora, eta gainera, Orio haien aurretik sailkatu zen (20:09ko denbora egin zuen Ama Guadalupekoak). Hondarribikoak beldur ziren ea ez ote [...]
Antxotarrak, Molinaon akanpatuta
Antxoko hainbat herritarren ekimenez, Molinao auzoan I. Akanpada Herrikoia egiten ari dira hamarnaka antxotar. Akanpadaren helburuak bi direla jakinarazi dute ekimenaren bultzatzaileek: batetik, Molinao aldeko parkea birgaitzea, eta bestetik hori ere zaindu behar dela ohartaraztea. Izan ere, herritarren arabera, nahiz eta administrazio aldetik zonalde hori Donostia izan, antxotarrek erabiltzen dute gehienbat eremu hori guztia, eta [...]
Antxoko Marealtako bizilagunek bazkaria egin dute
Marealta, edo Molinao errekaren inguruan bizi diren antxotarrek bazkaria egin dute gaur. Inoiz egin duten lehena izan da. Bertan, Gelasio Aranburu kalearen inguruan bizi direnak, eta bizi izan zirenak izan dira. Eta horrelakoetan ohikoa denez, aspaldi ikusi gabe eta bere garaian bizilagun izandakoak kontu-kontari ibili dira. Marealtaren ondoan bertan egin dute bazkaria, zuhaitzen azpian, lasai. [...]
Pasaia Musikalen matrikulatzeko epea zabalduko dute astelehenean
2013-2014 ikasturterako matrikulazio kanpaina zabalduko du astelehenean Pasaia Musikalek. Ikasle bakoitzak bere barrutian eman beharko du izena, egun eta ordu zehatz batzuetan. Honakoak dira ordutegiak: Trintxerpe (Andonaegi jauregian) Ikasle zaharrak: 09:00tik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara, ekainaren 17an, eta ekainaren 18an 09:00etatik 13:00etara. Ikasle berriak: Ekainaren 18an, 18:00etatik 20:00etara. Ikasle zahar zein berriak: Ekainaren 19an [...]
Alabortza Eguna hilaren 22ra arte atzeratu dute
Alabortza Eguna datorren astera arte atzeratu du Bonantza Auzo Elkarteak. Bihar egiteko asmoa zuten, pasa den larunbatean bertan behera geratu ondoren, baina itsasaldia dela eta, ez da hondartza eta ingurunea jasotzeko baldintza egokirik izango. Auzo elkarteak barkamena eskatu du eragozpenengatik.
Bilatu
Berriketan.info [RSS]
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 2 hours ago
Krisiaren ondorioz ikasleen egoera kaskartzen ari dela ohartarazi du kontseiluak. Baliabideak ez gutxitzea ezinbesteko jo du.
-
Miren Garate posted an update 2 hours, 32 minutes ago
Inputatu egingo dituztela esan diete ertzainek kateatuta egin direnei.
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 2 hours, 33 minutes ago
EAEko eskola kontseilua azken txostena aurkezten ari da. Proposamen ugari. Erlijioa eskolako ordutegitik ateratzeko baimena eskatu diote Jaurlaritzari.
-
-
Miren Garate posted an update 2 hours, 49 minutes ago
Tentsio handia dago Adegi aurrean. Askatu dituzte kateatuta zeuden batzuk eta identifikatzen ari dira.











